Petronorrek jakinarazi du gaur energia berreskuratzeko Turbo Expander zerbitzua martxan jartzen ari direla, FCC Unitateari lotuta (U3-STK-02 fokua).
Fase honetan, fokuan partikulak ugaritu direla ikus daiteke.
Abiarazte-sekuentzia ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituz egingo da; hala ere, fase horretan zehar, partikulak puntualki handitu litezke foku horretan.
Erabaki hau adierazi zaie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAKi, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.