Urrian zehar, Muskizko eta Abanto-Zierbanako ikastetxeetako lantalde ugari Petronorrera hurbildu dira findegia eraldatzeko proiektu berriak ezagutzeko. Eraldaketa hauek zero isuri garbi izatea du helburu bezala, eta, hori lortzeko beharrezkoa izango da prestakuntza industriala eta teknologikoa duten pertsonak Petronorren parte izatea. Horregatik, kalitatezko enplegua sortzen duen industria ezagutzea beharrezkoa da.
Hilabetean egin diren bisitetan, Muskizko zein Abanto Zierbanak udalek parte hartu dute ere. Entitateek ingurumen, trantsizio energetiko, elikadura osasungarri, STEAM bokazioen bultzada eta adin goiztiarrenekoen matematiketara hurbiltzeko metodo berrien inguruko ekimenak elkar partekatu dituzte.
Muskiz:
Muskizko Udala, Muskizko Ikastola, Kantarrana Eskola, Muskiz BHI, San Juan Ikastetxea, CF Somorrostro.
Abanto-Zierbena:
Abanto-Zierbenako Udala, Askartza Isusi HLHI, Buenos Aires HLHI, El Casal HLHI, Etorkizuna Ikastola HLHI.