2. Plantako Platforming 2 unitatea eta Naftak Desulfuratzeko 2. unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi duenez, gaurko egunean zehar, 2. plantako Platforming P2 unitatea eta Naftak Desulfuratzeko 2. unitatea geldiaraziko dira, programatutako mantentze-lanak gauzatzeko xedez.

Geldialdiak 24 eguneko iraupena izango du –gutxi gorabehera–, eta epe horretan zehar, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, baliteke zuziko sugarra areagotzea eta Unitateen lurrunketa handitzea.

Horren guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAKi, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.