Petronorrek ondoz ondoko beste urte batez babestu du urtarrilaren 19an jokatu ziren «Bizkaia master» txapelketa eta «Muskizko eskola-krosaren» 43. edizioa. Aurten, gainera, Iñaki Lambarri Goñi atleta kadetearen hamaikagarren memoriala ospatu da.
Urtero, egun hauen inguruan, Unión Deportiva Muñatones elkarteak bakarkako zein taldekako «Bizkaia master» txapelketa eta «Muskizko eskola-krosa» antolatu ohi ditu. Azken horrek kros tradizionalenetakoa izatea du bereizgarri, euskal krosik antzinakoena baita.
Petronorrek kirol-jarduerak babesten ditu gizartearen ongizatea bilatzeko eta ingurunearekiko duen konpromisoa indartzeko. Hala, jarduera horiek konpainiaren balioen barruan daude, kultura eta hezkuntza arloetako jarduerekin batera.