Lau Urrats Txakurtrail lasterketaren zazpigarren edizioa Muskizen ospatu da, LAU URRATS elkarteak antolatuta. Gainera, lasterketak Petronorren eta Muskizko Udalaren babesa izan du, eta «Euskadiko Txakurkros Ligaren» (Euskadi osoan ospatzen diren hainbat lasterketa biltzen dituen herri-liga) proba puntuagarria izan da.
Herriko bizilagunek antolatu dute lasterketa, eta bere helburu bakarra kirol hau ezagutzera ematea eta txakurren zaintza eta ongizatea ikusaraztea da. Egindako probak sarbide librekoak izan dira, hots, ez da federazio-lizentziarik behar izan parte hartzeko; beraz, korrikalari federatuek zein federatu gabeko korrikalariek parte hartu ahal izan dute.
Ibilbideak 8,5 eta 14 km-ko luzera izan du (450 eta 600 metroko desnibel positiboan, hurrenez hurren), eta Muskizko Ikastolaren inguruan egin da (Glorietako Enparantza kalea). 18 urtetik beherako umeek ere parte hartu ahal izan dute lasterketan, tutoreen aldez aurreko baimenarekin.