Bertan, sare pribatuek funtsezko sektoreetan (portuak, aireportuak, findegiak, trenbideak, utilities eta manufaktura) burutzen diren eragiketak aldatzeko duten ahalmena aztertu zen; hots, ekosistema ekonomikorako funtsezkoak diren industriak.
Gainera, industriako adituek eta sektore oso garrantzitsuetako buruek osatutako mahai-ingurua izan zen ere, non euren esperientziak eta 5G teknologiak eskaintzen dizkien jarduteko aukerarik onuragarrienak partekatu zituzten.
Manu Núñez Petronor Innovacióneko zuzendariaren hitzetan, «Petronorren Europako 5G sare pribaturik zabalena daukagu, eta, gure aburuz, teknologia hori gure esku izatea funtsezkoa da konpainiaren eraldaketa digitalean aurrera egiten jarraitzeko eta hainbat erabilera-kasu garatu ahal izateko, hala nola urrutiko laguntza aditua edo findegiko industria-instalazioetan integratu diren roboten hedapena».