Petronorrek, kultura funtsezko ondasuntzat jotzearen alde hartu duen konpromisoa berretsiz, Bilbao BBK Live jaialdiaren Herrian eta Hirian zikloetako hitzordu bat babestu du Abanto-Zierbenan.
Hartara, 20205eko maiatzaren 17an, Abanto-Zierbenan abiaraziko dira jaialdiaren Herrian eta Hirian zikloak, izan ere, hamaika kontzertu eskainiko dira doan Petronorren eskutik, ospakizun hau inguru honetara ekartzeko egin duen lankidetzaren ondorioz.
Honela, Abanto-Zierbanako bizilagunek hainbat artistaren emanaldiez gozatzeko aukera izango dute, hala nola, Aimarz, euskarazko new pop-aren promesa gaztea; Los Niños Jesús, Jordi Évole kazetaria buru duen bertsio-banda; edo Las Petunias, ironia eta punk jarrera uztartzen dituen hirukotea, besteak beste.