Petronorrek eta ByP Eventos Deportivos-ek antolatutako Futbol Campusaren XIII. edizioak irekita dauka jadanik izena emateko epea.
Urtero bezala, 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako campusa bi txandatan egingo da. Lehenengoa ekainaren 23tik 27ra izango da, 9:45etik 13:30era bitartean, El Mortuero zelaian (Las Carreras). Bigarren txanda ekainaren 30etik uztailaren 11ra egingo da, 9:45etik 13:30era, Muskizko Malekoiko instalazioetan.
Ekimen honen helburu nagusia gazteek futbolarekin ikasi eta ondo pasatzea da, lehiarik gabeko ingurune batean. Entrenamendu-saioez gain, aste osoan jarduera ludikoez gozatzeko aukera izango dute.
Izen-emateak www.bypeventosdeportivos.com webgunearen bidez egin daitezke maiatzaren 15a baino lehen.