Unitateak abiarazteko sekuentzian, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie. Hala ere, baliteke zuzietan noizean behin sugarra areagotzea.
Zuziak ezinbesteko elementuak dira industria-instalazioen segurtasuna bermatzeko, izan ere, egoera jakin batzuetan, presioa askatzen laguntzen dute. Zuziak etengabe monitorizatuta daude, eta emariak, tenperatura eta sugarraren itxura neurtzen zaizkie une oro, aldian-aldian elementu guztiak ikuskatzeaz gain. Haien zeregina da gorabeheraren batean sortutako gasak erretzea, atmosferara isur ez daitezen.
Batzuetan, zuziak oso ikusgarriak izan daitezke, eta ke beltza ere bota dezakete, baina hori ez da inondik ere kezkatzeko modukoa; aitzitik, behar bezala funtzionatzen ari direla eta dagokien eginkizuna betetzen ari direla frogatzen du.
Abiarazteko fasean, honako neurri hauek hartuko dira:
- Abiarazte-sekuentzia ezarritako prozeduren arabera egingo da.
- Ingurunearen gaineko soinu-eragina minimizatzeko jarduerak antolatu eta planifikatuko dira.
- Isurpenen etengabeko jarraipena egingo da, kontrolatzeko eta atmosferara ahalik eta gutxien botatzeko.