Petronorrek, gure kirol eta kulturaren alde konprometitutako enpresa den aldetik, lankidetzan jardun du Muskizko Donibane frontoian apirilaren 22tik 25era, 09:30etik 13:30era bitartean, 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat egingo den pilota-campusaren antolaketan.
Muskizko Barbadun Pelotazale taldeak, familia-kontziliazioa erraztu eta kirolzaletasuna sustatzeko asmotan, campus hau garatu du esku-pilota, xistera eta pala ere praktikatzeko aukera eskaintzearren. Era berean, lau egunetan, pilotari profesionalen bisitak, tailerrak, jokoak eta kamiseta-banaketak antolatuko dira.
Campusaren baldintzak ezagutzeko eta izena emateko, formulario bete behar da kartelean ikusgai dagoen QR kodearen bitartez, apirilaren 20a baino lehen.