Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur hasita eta mantentze-lanak egiteko aldez aurretik komunikatu den urte anitzeko geldialdiaren barruan, 1. Zuzian geldialdia egitea aurreikusi dela.
Zuzia piztuta dagoela, unitate honi atxikitako lineetako lurruna ateratzeari ekingo zaio. Gaur arratsaldeaz geroztik, usaina neutralizatzeko aditiboa sartuko da, 24 orduz gutxi gorabehera, kanpoko inpaktua minimizatzearren.
Aditiboarekin egin beharreko lurruneztatze-prozesua amaitu ondoren, eta aurreikusitako segurtasun-protokoloei jarraituz, zuzia itzaltzeari ekingo zaio, programatutako mantentze-lanak egin ahal izateko.
Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko lurralde-ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.