Petronorrek Geldialdia abiarazi du Muskizko findegiko Lehen Lantegiari dagozkion unitateetan, 89 milioi euroko guztizko inbertsioa tarteko, eta bi hilabete inguruko iraupena izango du. Geldialdi berri hau Petronorrek sorreraz geroztik etengabeko berritze-politikaren alde egin duen apustuaren isla da.

Geldialdiak bi hilabeteko iraupena izango du, eta bitarte horretan, ekoizpen-instalazioen mantentze eta eguneratze lanak egingo dira, segurtasuna hobetzen eta berrikuntzak sartzen jarraitzearren, betiere eraginkortasuna hobetu eta isurpenak murrizteko asmoz.

Lanak uztailaren bigarren hamabostaldira arte luzatuko dira, eta 40 enpresatako 1.200 langilek baino gehiagok parte hartuko dute prozesuan. Guztira, 440.000 lanordu baino gehiago beharko dira, eta hainbat diziplinatako eginkizunak modu antolatu eta eraginkorrean gauzatuko dira, segurtasunari zein kalitateari dagozkien helburuak lortzearren.

Oraingo Geldialdian, konplexutasun tekniko handiko mantentze-lanak egingo dira, industria-sektoreko teknologiarik berritzaileenak eta eraginkorrenak erabiliz. Programatutako Geldialdiak 14 unitateri eragingo die eta horiei dagozkien 393 ekipo baino gehiagotan jardungo da: ekipoak garbitu, ikuskatu eta eguneratuko dira, hurrengo ziklo operatiboan funtzionamendu-baldintza egokiak izango dituztela ziurtatzeko.

Klik egin behean Geldialdiari buruzko informazio gehiago lortzeko.

Gainera, egin klik Elias Unzueta Petronorreko ingenieritza arduradunaren adierazpena entzuteko.