Petronorrek mahai gaineko 30 ordenagailu eman dizkio dohaintzan Bizkaiko Elikagaien Bankuari. Behartsuenen mesedeko baliabideak lortzen laguntze aldera, ekintza hau giltzarrizkoa da GKEaren baliabideak eta kudeaketa administratiboa hobetzeko.

Bizkaiko Elikagaien Bankua behartsuenei laguntzea helburu duen irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta horretarako, elikatzeko hainbat produktu eskaintzen dizkie, janaria alferrik galtzearen aurkako borrokan ere lagunduz.

Helburu horri begira, Petronorrek sorta teknologikoa eskaini du Elikagaien Bankuaren ekimenean laguntzeko, GKEak prozesuak arindu, entregak planifikatu eta lortutako irabazien jarraipen zehatza egiteko aukera izan dezan.