Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur, ekainak 3, FCC Unitateari atxikitako Turbo Expander energia berreskuratzeko unitatea berriz ere martxan jarriko duela.

Abiarazteko sekuentzian, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie, baina hala ere, litekeena da fase honetan fokuko partikuletan gorakada antzematea.

Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko lurralde-ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.