FCC-ko Turbo Expander energia berreskuratzeko unitatea, abian berriz ere

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur, ekainak 3, FCC Unitateari atxikitako Turbo Expander energia berreskuratzeko unitatea berriz ere martxan jarriko duela.

Abiarazteko sekuentzian, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie, baina hala ere, litekeena da fase honetan fokuko partikuletan gorakada antzematea.

Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko lurralde-ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.