Geldialdia 3. Lantegiko galdaran

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur, ekainak 29, geldialdia egingo dela 3. Lantegiko galdara batean mantentze-lanak egiteko, eta geldialdi horren iraupena 2 astekoa izango dela aurreikuspenen arabera.

Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko lurralde-ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.