Petronor, Meatze Arroen Txapelketaren hirugarren edizioaren laguntzaile

Petronorrek, kirola babestearen alde hartutako konpromisoaren harira, Meatze Arroen Estatuko Txapelketaren hirugarren edizioan parte hartu du babesle, eta Estatuko 15 klubetatik etorritako alebin kategoriako ehunka neska bildu ditu.

Ongintzazko helburua duen txapelketa hau da, erreferentziazko kluben horren partaidetza-maila handiarekin Estatuan alebin kategorian jokatzen den emakumezkoen txapelketa bakarra da. Txapelketaren lurralde mailako norgehiagoka ekainaren 14an jokatu zen, eta estatu mailakoa ekainaren 20tik 22ra bitartean.

Emakumezkoen futbola sustatzeko, Petronorrek Ortuellako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak garatutako txapelketan parte hartu du. Lehiaketa honek Estatuko klub hauetako 400 jokalari baino gehiago bildu ditu: Athletic, Levante, Reala, Valentzia, Zaragoza, Real Oviedo, Madril CFF, Osasuna, Deportivo de La Coruña, Racing de Santander, Villareal, Levante Las Planas, Alaves, Rayo Vallecano eta Girona.