Petronorrek Geldialdia amaitu du, 89 milioi euro inbertituta

Petronorrek I. Lantegiko unitateetan egindako Geldialdia amaitu du, segurtasuna hobetzeko eta eraginkortasuna hobetzen nahiz isurpenak murrizten lagun dezaketen berrikuntzak sartzeko bideratu duen 89 milioi euroko guztizko inbertsioa tarteko.

Geldialdi-prozesuan, mantentze eta eguneratze lan sakonak egin dira ekoizpen-instalazioetan, Petronorrek sorreraz geroztik etengabeko berritze-politikaren alde egin duen apustuaren islatzat.

Prozesu konplexu honetan, 40 enpresatako 1.200 langilek baino gehiagok parte hartu dute. Guztira, 400.000 lanordu baino gehiago egin behar izan dira, eta diziplina desberdinetako eginkizunak modu antolatu eta eraginkorrean gauzatu dira, segurtasunari zein kalitateari dagozkien helburuak lortzearren.

13 unitatetako 400 ekipo baino gehiagotan jardun da: zutabeak, biltegiak, labeak eta tximiniak ikuskatu eta eguneratu dira, besteak beste, hurrengo ziklo operatiboan funtzionamendu-baldintza egokietan daudela ziurtatzeko.

Lan nabarmenen artean, Preflash dorre berrian egindako inbertsioa, honi lotuta C1 petrolio-dorrearen barruan egindako aldaketak, labeetako hobekuntza-lanak eta G3 desulfurazio-unitateko erreaktoreen barneko aldaketa aipa daitezke.

Prentsa-oharra, hemen