EM3 Eraikuntza Metalikoen goi-mailako zikloko ikasleek proiektu bat egin dute Petronorren babespean, garapen bidean dauden herrialdeetan (Uzbekistanen, zehatzago esanda) familia-ekonomia indartzeko.
Proiektuaren helburua ohantze bikoitzeko iragazki bat diseinatu eta eraikitzea da, Uzbekistango herri bateko erreserborioetako ur kutsatuak aprobetxatzeko eta, eguzki-energiaren laguntzaz, galzuria edo espelta motako garia ekoizteko hektarea bat lur tantaka ureztatu ahal izateko.
Petronorren laguntzari esker, proiektuak balbula-sorta berri bat lortu du. Era berean, enpresak lankidetzan jardun du ikasleekin, hauen ezagutza teknikoak areagotuz, proiektua energia berriztagarrien erabileratik harantzago zabaltzeko asmoz, giltzarrizko betekizuna baita 2030eko Agendaren ikuspegia bete ahal izateko.