Geldialdia CG1 Kogenerazio Unitatean

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur hasita, abuztuak 6, geldialdia egingo dela CG1 Kogenerazio Unitatean, mantentze arloko esku-hartze bat egiteko.

Geldialdiko sekuentzietan, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie. Hala ere, litekeena da zuzian sugarra areagotzea, baina honek ez du esan nahi inolako anomaliarik edo arriskurik dagoenik.

Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko lurralde-ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.