Petronorreko larrialdi orokorraren simulakroaren amaiera

Petronorreko larrialdi orkorreko SIMULAKROA: Gaur, 10:55ean amaitu dira koke-unitateko zutabe bateko lerro batean izandako gertakariaren eusteko lanak.

Gertakaria dagoeneko kontrolpean dago eta ez da kalte pertsonalik, materialik edo ingurumen afekziorik gauzatu.

Aktibatutako Larrialdi Planak behar bezala funtzionatu du, aurreikusitako prozedurak eta Petronorren berezko baliabideak betez.

Orain ikerketa bat egiten ari dira gertakariaren arrazoiak zeintzuk izan diren zehazteko.

Petronorrek eskerrak eman nahi dizkie laguntzeko gerturatu diren pertsona guztiei.

Urtero findegian egien den larrialdi orokorreko simulakroa amaitu da. Petronorrek simulakro hauek egiten ditu kasu hipotetiko erreal batean geratuko balitz egin beharreko jarduera protokolo guztiak ondo daudela ziurtatzeko.