Petronorrek Muskizko Hiru Miliak ekimenaren lehen edizioa babestu du

Muskizek lehen “Hiru Miliak” ospatu du, herriko kaleak zeharkatu dituen 4,8 km-ko familia giroko ekitaldia. Familientzako ibilbide horrez gain, kilometro bateko elkartasunezko lasterketa ere egin da.

“Hiru Miliak” ekitaldiaren bitartez bildutako diru guztia Phelan Mcdermid Sindromea Elkarterari emango zaio, mundu osoko 4.000 pertsonari baino gutxiagori eragiten dien ezohiko gaixotasun honi aurre egiten jarrai dezan.

Muñatones Kirol Elkarteak antolatu eta Petronorrek babestutako ekimen honetan 800 pertsonak hartu dute parte, eta adin guztiei irekitako familia, kirol eta kultura giroko ekitaldi batez gozatzeko aukera izan dute.