Petronorrek jakinarazi nahi du geldialdia egingo duela G2 Desulfurazio Unitatean (2. Lantegia), programatutako mantente-lanak egin ahal izateko.
Abiarazteko sekuentzian, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie. Hala ere, litekeena da aldian-aldian suzian sugarra areagotzea.
Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.

