Gracianne Mirande Bec Baionako portuko deskarbonizazio-arduraduna eta Joxan Madinabeitia merkataritza-arduraduna ondoan zituela, konpainiaren erregai berriztagarrien arloko estrategiak bisitatzeko aukera izan du.
Petronor eraldaketa-prozesuan sartuta dago XXI. mendeko findegi deskarbonizatua bihurtzeko, eta aurrerantzean erabili beharreko prozesuei esker, % 100 berriztagarriak diren erregaiak ekoizteko aukera izango du, erabilitako landare-olioak bezalako hondakin organikoetatik eta biomasari zein eta nekazaritzako elikagaien industriari dagozkien hondakinetatik abiatuta. Egun, Petronorren ekoitzitako erregai guztiak % 10 berriztagarriak dira, baina prozesua pixkanaka-pixkanaka handituz joango da.
Era berean, Manu Nuñez Petronorreko CEOaren albokoa eta Aitor Arzuaga izan dituzte bidelagun instalazioetara egindako bisitan.

