Fiskalitatearen garrantzia berrikuntza teknologiko eta trantsizio energetikorako

Gaur goizean, apirilak 24, Petronorrek jardunaldi bat antolatu du Bat Dorrean, fiskalitateak berrikuntza teknologiko eta trantsizio energetikorako eskaintzen duen tresna estrategikoan sakontzeko asmoz.

Ekitaldian izan dira Emiliano López-Atxurra, Petronorreko presidentea; Itxaso Berrojalbiz, Ogasun eta Finantza Saileko Foru Diputatua; Iñaki Alonso, Ogasuneko sailburuordea, eta Aitor Arzuaga, Petronorrekoa.

Petronorreko presidenteak nabarmendu duenez, “trantsizio energetikoa garapen teknologikoa da. Trantsizio energetikoak dakar, azken batean, zerga-lehiakortasuna eta lankidetza publiko-pribatua garapen ekonomikoaren mesedeko arrakasta-posiziotzat dituzten lurralde-espazioak eta gobernantza-espazioak izatea.

Munduaren egungo egoerari erreparatuta, lehiakortasunik goreneko ingurunean gaude eskualde-blokeen artean, eta lehiakortasun hori teknologiari lotuta dago. Eta ez dago lurralde erakargarririk egonkortasunik gabe eta gizarte-kohesiorik gabe”.

Bere hitzaldian, Itxaso Berrojalbizek zerga-politikaren funtsezko garrantzia nabarmendu du hazkunde ekonomikoaren eta jasangarritasunaren eragiletzat.

Bestalde, Iñaki Alonsok Euskadiko Kontzertu Ekonomikoan eta Euskadiko oparotasunarekin duen harremanean sakondu du.

Jardunaldian, halaber, bi mahai-inguru antolatu dira, bata berrikuntza eta neutraltasun teknologikoari buruzkoa, eta bigarrena, erregai berriztagarrien fiskalitateari buruzkoa.