Hidrogenoaren ekoizpen eta bereizketarako soluzio aurreratuetan espezializatuta dagoen H2SITE enpresa teknologikoak hitzarmen estrategikoa sinatu du Petronorrekin, purutasun handiko hidrogenoa bereizteko teknologia Muskizko findegian ezartzeko asmoz.
Akordio honen bitartez, bi konpainiek esparru honetan parekorik ez duen unitate aitzindaria garatzeko oinarriak finkatu dituzte. Hartara, H2SITEren mintz-erreaktoreen puntako teknologia integratuz, eragintasunaren arloko soluzioak bizkortu ahal izango dira lantegian, CO₂ atzitzeko aukera sustatuz eta Petronorren eragiketa arloko errendimendua eta industria-lehiakortasuna indartuz.
Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren esanetan, “akordio hau garrantzizko aurrerapausoa da findegian karbono-isurpen gutxiagoko eragiketa jasangarriagoak lortzen lagunduko digun ibilbide-orriaren barruan. Proiektu honek oso-osorik islatzen du berrikuntzaren eta sektoreko deskarbonizazioa bizkortzearen alde hartu dugun konpromisoa”.

