170 txirrindulari gazte, Meatzaldeko errepideetan barna

Petronorrek babestu du beste urte batez V. Muskizko Udala Sari Nagusia, Bizkaiko Errepideko Txirrindularitza Koparako proba puntuagarria, 300 kadete eta gazte baino gehiago bildu dituena.

Mendiz-Mendi txirrindulari-taldeak eta Omar Fraile buru duen Bizkaia Cycling Academy eskolak antolatutako proba hau Muskizen, Zierbenan eta Abanto Zierbenan zehar jokatu da.

Ekitaldiak bi lasterketa izan ditu. Lehenengoa, 100 kilometrokoa, junior mailako txirrindulariek jokatu dute. Bigarrena, 50 kilometrokoa, kadeteak izan ditu protagonista.

Muskizko Udala Sari Nagusiaren hirugarren edizio honetan, 100 boluntariok baino gehiagok eta antolaketa-taldearen 30etik gora ibilgailuk parte hartu dute, Ertzaintzarekin eta anbulantziekin batera.