Petronorrek 2026ko Dataton Euskadin parte hartu du

Petronorrek “Industria-prozesu unitate baten ulermen adimenduna” delako erronkan parte hartu du Bilbomaticarekin batera, parte-hartzaileak adimen artifizialaren potentzialera hurbiltzea helburu duen Dataton Euskadi ekitaldiaren edizio berriaren barruan.

Ekoizpen jarraituko industria-prozesuko unitate baten ulermen funtzionala frogatzeko moduko adimen artifizialaren eredu bat eraikitzea izan da erronkaren helburua, betiere segurtasun eta ingurumen arloetako kontrol zorrotzen arabera lan eginez.

Eskuz kargatutako dokumentazio teknikotik abiatuta, asmoa zen egoera operatiboen aurrean tresna arrazoitzeko eta are denbora errealean laguntzeko gai izatea, aditu baten antzera.

Euskadiko enpresa nabarmenek, adimen artifizialaren arloko soluzioetan espezializatutako hornitzaile teknologikoekin batera, lakidetzan dihardute eredu eta algoritmo berritzaileen garapenean, benetako erronkei aurre egiteko, datuen zientziaren potentziala eta sektorearen esperientzia bateratuz. Iñigo Urizar eta Carlos Herraizen eskutik lortutako emaitza handiaren ondoren, Petronorrek lanean jarraituko du bere instalazioetan adimen artifizial sortzailearen erabilera sustatu eta eskalatzeko.