Gallartako frontoian jokatu da Bizkaiko Tiragoma Txapelketaren XIX. edizioa, Luis Lafonso Acerok antolatua eta Petronorrek babestua.
Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko txapelketa bateratu honek hainbat probintzia eta lurraldetako 125 tiralari baino gehiago bildu ditu. Era berean, hainbat joko-modalitate izan ditu: distantzia, haurrena, taldekakoa eta banakako absolutua.
Irabazleei (kategoria bakoitzeko lehenengoei), txapela oroigarria eman die Iñaki Urrutia del Cura Abanto Zierbenako alkateak, eta eskudiruko sariak ere jaso dituzte.

