Petronorrek jakinarazi nahi du G1 desulfurazio unitateko konpresorean izandako aurreikusi gabeko geldialdiaren ondorioz, unitate hori modu kontrolatuan geldiarazi dela.
Aurreikusi gabeko geldialdia denez, zuzian sugarra areagotzen ari da unean-unean, baina honek ez du esan nahi inolako anomaliarik edo arriskurik dagoenik.
Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.

