Bisitan, Petronorren ekimen estrategikoak ezagutzeko aukera izan dute, deskarbonizazio-estrategia barne. Era berean, Elias Unzueta Petronorreko Ingeniaritzako zuzendariak hidrogeno berriztagarriaren arloan abian diren proiektu berritzaileetako batzuk aurkeztu dizkie: 2023az geroztik jardunean diharduen 2,5 MWeko elektrolizagailua, Bilboko Portuan instalatu eta bertako deskarbonizazio-huba hornituko duen 10 MWeko elektrolizagailua, eta Petronorren instalazioetan findegian erabili beharreko hidrogeno grisa ordezteko aurreikusita dagoen 100 MWko elektrolizagailua.
Ondoren, Euskal Korridorearen (BH2C) jarduerak eta proiektu nagusiak aurkeztu eta EIC Fundazioaren helburuak azaldu dizkiete, Euskadin erregai berriztagarriei lotutako azpiegitura eta proiektuak hedatzeari dagokionez.
Amaieran, findegia eta EICren instalazioak bisitatu dituzte, etorkizunean abiaraziko den hidrogenoaren Abantoko birkarga-gunea barne.

