Kanpusa 08:30etik 14:30era bitartean egingo da Muskizko Kiroldegian eta Cantarrana Ikastolan, eta bi zatitan banatutako programazioa eskainiko du. Hasi aurretik, parte-hartzaileek beren gustuko diziplina nagusia aukeratu dute (futbola, eskubaloia, txirrindularitza ala atletismoa) eta horixe izango da jardunaldien ardatza. Bestetik, esperientzia egutegi txandakatu batekin osatuko da, parte-hartzaile guztiek herrietan dagoen kirol-eskaintza (pasaboloa, esku pilota, kickboxinga, saskibaloia, tenisa eta mahai-tenisa) bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten.
Herrietan dauden gutxiengo kirolei ikusgarritasun handiagoa ematea da ekimen honen helburu nagusia, kirol horien praktikaren jarraikortasuna bermatzen eta klubak indartzen laguntzeaz gain.

