Bruno Mota, Izei del Rio eta Ruben Iturralde, Pasaboloko txapeldun

Muskizen jokatu da Petronor Pasabolo Txapelketaren 35. edizioa, Muskizko Pasabolo Klubak antolatu eta Estatuko CINA zirkuiturako sailkatzeko balio duena.

Ekitaldiak bi kategoria izan ditu. Parte-hartzaile bakoitzak ahalik eta puntuaziorik handiena lortu behar zuen, boloei ahalik eta ibilbiderik handiena eraginez bolarekin jo ondoren.  ahalik eta tarte handienean ibilaraziz. Era berean, jokalari bakoitzak probako bost bola erabiltzeko aukera izan du, txapelketa puntuagarria hasi aurretik lurzoruarekin ohitu ahal izateko.

Lehenengo kategorian, txapelduna Sopuertako Bruno Mota izan da, eta honen atzetik geratu dira David Ortiz, Ojebar Peñakoa, eta Jose Antonio Cano, Sopuertakoa.

Bigarren kategoriak 16 urteko bi txapeldun izan ditu: Izei del Rio, Laredoko Las Cárcobas klubekoa, eta Ruben Iturralde, Ampueroko San Pedruco Peñakoa.

Petronorrek, kirolaren alde hartu duen konpromisoari eutsiz, horrelako ekimenak babesten jarraitzen du, jokalari eta ikusleei esperientzia paregabea eskaintzeko eta kirolaren balioak sustatzeko.