Confebaskek eta CEOEk bisitatu dute Petronor

Ingurumenari buruzko Lurralde Koordinaziorako XI. Foroaren barruan, profesional-talde batek, Confebask eta CEOEko kideak tarteko, Euskadiko industria-eraldaketaren eta trantsizio energetikoaren erreferentziazko ekimen bihurtu diren Petronorren Muskizko instalazioak bisitatu ditu.

Berrikuntza teknologikoak eta bektore energetiko berrien garapenak industria eraldatzeko eta honen lehiakortasunari eta enpleguari eusteko duen gaitasuna ezagutzea izan da bisitaren helburua.

Jose Ignacio Zudaire eta Aitor Arzuaga ondoan zituztela, bertaratutakoek findegiko instalazioak bisitatu eta bertatik bertara ezagutu dituzte konpainiaren deskarbonizazio-estrategia eta erregai gero eta berriztagarriagoak ekoizteko bultzatzen ari den ekintzak. Era berean, 2,5 MWeko elektrolizagailua bisitatu dute, 2023ko urrian martxan jarri eta geroztik hidrogeno berriztagarria sortzeko aukera ematen duen Euskadiko lehena.