Txapelketa hiru jardunalditan egin da eta lehenengo edizioan lortutako arrakasta berretsi du, erreferentziazko kirol-hitzordutzat finkatuz, asteburu osoan izandako familia, jai eta kirol giro apartari esker. Lehiaketak lau mailatako taldeak bildu ditu, gizonezkoenak zein emakumezkoenak, eta lehia-maila altua eskaini du, ikusleen erantzun bikaina eraginez.
Haurren kategorian, gizonezkoen titulua BM Puente Viesgok lortu zuen, eta emakumezkoena Kolosaurias IFk.
Kadeteen kategorian, BM Sinfín Santander Base gizonezko-taldea izan zen txapelduna, eta emakumezkoen Kolosaurias CF taldeak lehen postua lortu zuen berriro ere.
Gazteen kategorian, BM Sinfín Base taldeak irabazi zituen gizonezkoen zein emakumezkoen txapelketak.
Azkenik, senior kategorian, Kolosaurioseko emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak izan ziren txapeldunak.
Petronorrek, kirolaren alde hartu duen konpromisoari eutsiz, horrelako ekimenak babesten jarraitzen du, jokalari, entrenatzaile eta familiei esperientzia paregabea eskaintzeko eta kirolaren balioak sustatzeko.

