Aurten, Petronorren emakumezkoen V. Ikurriña, Euskotren Ligari dagokiona, eta Petronorren gizonezkoen XLIII. Ikurriña jokatuko dira.
José Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren esanetan, “Petronorren 43 urte daramatzagu Zierbenako Ikurriñekin arraunean. Guretzat, ekimen hau babesletza bat baino askoz ere handiagoa da: estropadarekin eta arraunaren munduarekin partekatzen ditugun balioak irudikatzen ditu.
Lehenik eta behin, itsasoak batzen gaitu. Itsasorik gabe ez litzateke egongo kirol-diziplina hau, ezta Petronor ere. Lehengaia itsasoz iristen zaigu, eta itsasoaren ondoan garatzen ari dira gure etorkizuna markatuko duten proiektuak. Eta, bigarrenik, talde-ahaleginak batzen gaitu. Izan ere, arraunean bezalaxe, Petronorren badakigu konpromisorik gabe eta behin eta berriz saiatu gabe ez dagoela emaitza onik lortzerik”.
Petronor ikurriña honen babesle leiala izan da 1984an jokatu zen lehenengo norgehiagokatik, eta ikurriñan parte hartu du etengabe duela 40 urte baino gehiagoz gerotik. Zierbenako Arraun Kirol Elkartearekin eta herriko bizilagunekin batera, Petronorrek gogotik lan egin du urtez urte Zierbenarentzat garrantzi handi-handia duen ekitaldi honen antolaketan. Kontuan izan behar da, egun, enpresaren batek babestutako hiru proba baino ez daudela estropaden egutegian eta Petronor da horien guztien aitzindaria.

