Zuriñe San Martin, Euskadiko katxete erako emakumezkoen bolo-txapelketako irabazle

Ondoz ondoko bigarren urte, San Fuentesko Zuriñe San Martin nagusitu da, Petronorren babespean San Fuentesen jokatutako Euskadiko Katxete erako Emakumezkoen XI. Bolo Txapelketan.

Bigarrena Nagore Ruiz (Zierbena) izan da, eta honen atzetik sailkatu dira Nerea Cantera (Zierbena) eta Haizea Marijuan (Gorostiza).

Petronorrek, kirolaren alde hartu duen konpromisoari eutsiz, horrelako ekimenak babesten jarraitzen du, jokalari eta familiei esperientzia paregabea eskainiz eta Bizkaiko katxete erako boloak kirol tradizionalaren balioak sustatuz.