Findegian droneekin hegaldiak egiteko programa pilotua

Digitalizazio eta etengabeko hobekuntzaren aldeko estrategiaren barruan, gaur hasita, irailak 28, Petronorrek, droneekin hegaldiak egiteko programa pilotua abiarazi du findegiko instalazioetan.

Langileei ohiko zereginetan laguntzea da berrikuntza honen helburu nagusietako bat, intereseko guneei buruzko informazio eguneratua modu dinamiko, arin eta eraginkorrean eskainiz, findegiaren eguneroko jarduna hobetu eta optimizatzeko eta profesionalen lana errazteko.

Fase pilotu honetan lortutako emaitzak onak baldin badira, teknologia hau findegiaren ohiko jardueretan txerta liteke, eragiketen segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzen laguntzeko.

Droneek Petronorren perimetroaren barruan baino ez dira erabiliko, egun osoan zehar eta etenik gabe, eta hegaldi programatuen bitartez, lantegiko elementu desberdinen monitorizazioa, ikuskaritza operatiboa eta jarraipena indartzen lagunduko dute. Hori guztia horrelako jardueretan espezializatuta eta baimenduta dagoen enpresa batek kudeatuko du.

Eragiketa guztiak indarrean dagoen araudia eta aplikatu beharreko segurtasun-prozedurak zorroztaun osoz betez egingo dira.