Petronorrek jakinarazi nahi du geldialdia egingo duela G1 Desulfurazio Unitatean (1. Lantegia) eta Aminen 1. Unitatean (S1) mantentze-lanetako esku-hartze bat egiteko.
Unitateak gelditzeko eta ondoren abiarazteko sekuentzian, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie. Hala ere, baliteke aldian-aldian zuzian sugarra areagotzea.
Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko lurralde-ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.

