J.D. Somorrostro, XVII. Petronor Futbol Txapelketako irabazle

Juventud Deportiva Somorrostro taldea nagusitu da Muskizko El Malecón futbol-zelaian antolatutako XVII. Petronor Futbol Txapelketan, CD Gallarta eta Abanto Club taldeen aurka 45na minutuko hiru partida jokatu ondoren.

Lehenik, Abantok CD Gallarta izan du aurkari eta hutsean berdindu ondoren, penaltietan irabazi dio. Ondoren, Gallarta eta Somorrostro lehiatu dira, eta Gallartak egin du aurrera penaltietan. Azkenik, JD Somorrostro garaile atera da Abantoren aurkako norgehiagokan, bi gol sartuta.

Ondorioz, JD Somorrostro izan da sailkapenaren buru goletan lortutako aldeagatik, Gallarta bigarrena eta Abanto Club hirugarren eta azkena.