Doako autobus-zerbitzu honek Muskiz Kabiezesko metro geltokiarekin konektatu zuen joan den larunbatean, irailak 26, 23:00etatik 04:00etara bitartean, Las Carreras, Gallarta eta Nocedalen geldialdiak eginez.
Petronorrek lagatako autobusak landare-olio erabilia bezalako hondakin organikoak eta biomasatik zein nekazaritzako elikagaien industriatik sortutako hondakinak lehengai dituzten erregai berriztagarriak erabili ditu. Erregai horien erabilerari esker, bigarren bizitza eman ahal zaie horrelako hondakinei, zabortegietara bidali beharreko kopurua murriztuz eta horietan sortutako CO2 eta berotegi-efektuko beste gas batzuen isurpenak ere gutxituz.
Doberel Fest jaialdiaren laugarren edizio honek zazpi rock, punk eta ska talde bildu ditu: Saurom, Flying Rebollos, Quaaluders, The Beatpunkers, Deklibe, Ingot eta No Konforme.

