Petronorren antolatu da Zerbitzuguneetako Enpresarien Konferentzia

Petronorrek, Estaserbiren lankidetzaz, Zerbitzuguneetako Enpresarien Konfederazioaren 2025-2026ko Konferentzia antolatu du gaur goizean.

“Energia sektorearen eta zerbitzuguneen etorkizunari buruzko begirada” izenburupean, jardunaldian parte hartu duten adituek merkatuaren joerak, dibertsifikazioa, pertsonak eta mugikortasun jasangarria izan dituzte hizpide haien eztabaidetan.

Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOak ireki du ekitaldia. Era berean, Txetxu Arzuaga Petronor Innovacionen arduradunak solasaldi batean parte hartu du, energia-eraginkortasunerako trantsizioa nabarmendu duten erabilera-kasuak partekatuz.

Konferentziaren amaieran bisitaldia antolatu da findegian zehar, eta parte-hartzaileek bertatik bertara ikusi ahal izan dute Euskadiko 2,5 MWeko lehen elektrolizagailua, 2023ko urrian abian jarri eta hidrogeno berriztagarria sortzeko aukera ematen duena.