Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur hasita, azaroak 19, abian jarriko dela SR5 Sufrea Berreskuratzeko Instalazioa (1. Lantegia).
Abiarazteko sekuentzian, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie. Hala ere, une jakin batzuetan zuzietako sugarrak handitu egin daitezke.
Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko lurralde-ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei

