Petronorrek jakinarazi duenez, gaurtik aurrera –azaroak 27– CG1 Kogenerazio Unitatea (1. instalazioa) abian jartzeari ekingo zaio, mantentze-lanak amaitu ondoren. Halaber, gaur arratsaldean 3. instalazioko galdara bat geldituko da.
Unitatea abian jartzeko eta galdara gelditzeko sekuentziek iraun bitartean, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie. Hala ere, une jakin batzuetan, zuziko sugarra handitu egin daiteke.
Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.

