Petronorrek eta Athletic Club-ek beste urtebetez luzatuko dute 2024an hasitako lankidetza, eta, akordio berriari esker, bi erakundeek hainbat ekimen garatuko dituzte Athletic Fundazioarekin batera.
Hitzarmenaren bidez, Petronorrek Athletic Club-en eta haren Fundazioaren balioak zabaltzeko konpromisoa berresten du, arreta berezia Meatzaldean jarrita. Lankidetzak gizartearen ongizate sozialari mesede egingo dioten kirol-, kultur- eta gizarte-jarduerak sustatu eta ezagutarazi nahi ditu modu eraginkorrean.
Horretarako, Petronorrek eta Athletic Fundazioak hainbat jarduera antolatuko dituzte Muskizen; hala, inguruko elkarteek, kolektiboek eta gizarte-eragileek ekimen horietan modu aktiboan parte hartzea sustatuko dute, ingurunearekiko lotura sendotzeko helburuarekin.

