Petronorrek instalazioak deskarbonizatzeko eta euren energia-eraginkortasuna hobetzeko laguntza jaso du

Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du findegiaren energia-eraginkortasuna hobetzeko eta industria-jarduera deskarbonizatzeko prozesuan aurrera egiteko.

2024ko Deskarbonizazio Industrialeko programaren barruan, Petronorrek «00043-PDI/2024: 1. findegiko emisioak murriztea. P1 eta G1 unitateetako erregailuak ordeztea» proiektua garatu du.

Hauek dira ekimenaren eta onartutako laguntzaren datu nagusiak:

  • Inbertsioa: 1 947 400 €
  • Onartutako laguntza: 438 165 €
  • Aurreikusitako emisio-murrizketa: urtean 5440 tona CO₂

Proiektua 2024ko Deskarbonizazio Industrialeko programaren barruan dago (SPRIk kudeatuta eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuta).