Elkarrek Durangoko Azokarako atera zituen “Athletic geuria” ipuinaren ale guztiak saldu ziren ostiral arratsaldean eta larunbat goizean zehar. Igandean eta astelehenean, asko izan ziren Antton Irustaren haurrentzako ipuinaren ale bat erosten saiatu zirenak, baina ez zuten ezer lortu.
Edizio osoa ohiko liburudendetan, merkatal gune handietan eta Athletic-aren dendetan daude jadanik salgai, beraz, Petronorren zuzendaritzak erabaki du bigarren edizioa Gabonen aurretik argitaratzea.
Euskarazko bigarren edizio horrez gain, Petronorrek hurrengo udaberrirako espero du ipuinaren erdarazko edizioa ateratzea.