Petronorrek, ByP Eventos Deportivos agentziaren laguntzaz, hiru hitzaldi antolatuko ditu hurrengo maiatzaren 13an Valentzian jokatuko den Koparen finala dela eta, giroa berotu ahal izateko. Muskizko Meatzari Aretoan eratuko diren hiru mahai-inguru izango dira eta “Koparen bila” izenburupean indarrean dauden jokalariak, kirol-kazetariak eta txapeldun ohiak bilduko ditu.
Apirilaren 30ean iluntzeko 19.30etan parte hartuko dute Fernando Llorente eta Gorka Iraizoz jokalariek. Eurekin izango dira Imanol Reino eta Andoni Ayarza kirol-esatariak.
Maiatzaren 5ean arratsaldeko 18.30etan mahai-ingurua ondoko kazetariekin: Javier Ortiz de Lazkao (El Correo), José Iragorri (Radio Popular), Rafa Beato (Marca) eta Paco Prieto (Tele 7).
Maiatzaren 6an eztabaida-mahaia arratsaldeko 18.30etan Gabarran parte izana ezagutu zuten jokalari txapeldun eta teknikariekin, alegia: Ismael Urtubi, Andoni Goikoetxea, Dani Ruiz Bazán eta Manuel Delgado Meco.
Petronorrek Athleticaren kamiseta bat zozketatuko du maiatzaren 5eko hitzaldiaren entzuleen artean, irabazleak hautatu ahal izango duen jokalariaren izen eta sinadura eta guzti. Era berean, Betisen kontra maiatzaren 9an jokatuko den partidurako bi sarrera zozketatuko dira maiatzaren 6ko eztabaida-mahaian.