Bilboko La Pureza ikastetxeko ikasle-taldeak bisitatu zuen atzo Findegiaren hainbat instalazio.
Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, baita Luzero Puntako Itsas-Terminala ere. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman zizkien. Gaiari dagokion bideo aproposa eta instalazioen zehar egindako joan-etorriarekin batera amaitutzat eman zuten bisita.