Biharko, ekainak 29, deitu den greba orokorra dela-eta, Petronorrek jakinerazi nahi du gutxieneko operazio-kargan jarriko direla Ekoizpen Unitateak. Egoera honek indarrean iraungo du 24 orduz, hilaren 29ko 06:00etatik hilaren 30eko 06:00ak arte.
Operazio hauek aldez aurretik erabakita dauden protokoloen arabera egingo dira eta, horretara, ez da ezelango eragozpenik itxaro, ez lan-operazioaz, ezta ingurumenaz ere.
Guztiaren berri aldez aurretik eman zaie Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia lurralde-ordezkariari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.